XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BENTAJAREKIN JOKATU ZUEN ETXEPAREK. Colonek lehen indioak ikusi zituenean bezala, txantajista baten gisa.

Bere garaiko optimismoak agintzen zion bere liburua piura honetan ixtea: .

Etxepare fulleroari ez eta guri ere hor nonbait: non da Prometeorena egitea atsegin zaionik?

Gure esteak eta besteak mokoratzera ausartuko litzakeen arranoari tiro bat eta kito! Baina gauzak ez dira hain errezak.

Hark bota zigun horoskopoari loturik goaz guztiok: zerbait doktrina emateko jaio gaituzte, nahiz Txuma eta beste zenbaitek plazer hartzeko ere bagarela erakutsi nahi diguten.

Txantajea. Dardoak oroitarazten badizkigute ere.

Jo nahi bait genuke norbait gure dardoaz debile principium eta guzti, baina ondoren sortu zirenez zentsurak, tiento eta zutik!

Horregatikanxe ez digu profeziak gehiegi balio.

Hasiera ahulari adur hobeagoa jarraituko bazaio, nor egon debile principium hori noiz gorpuztuko zain?